Federación de Sanidad y Sectores Sociosanitarios de CCOO Euskadi | 21 octubre 2026.

CCOOk % 4'5etik gorako igoerak eskatu ditu Mahai Orokorraren mendeko langileentzat

    Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrak hainbat gai jorratu ditu gaur, baina ia ez da aurrerapausorik eman horietako bakar batean ere.

    21/10/2026.
    Logo de la FSS-CCOO Euskadi

    Logo de la FSS-CCOO Euskadi

    Aurreikusitako soldata-igoera % 4,5ekoa da, baina CCOOk planteatu du beharrezkoa dela, Eusko Jaurlaritzaren mendeko beste sektore batzuetan egin den bezala, Euskadiko langile publikoen ordainsariak gure testuinguru sozioekonomikora egokitzea, igoera handiagoak eginez. Gaur egun KPIa % 4’5 horretatik gora dagoenez, aurten erosteko ahalmena galtzea saihestuko litzateke.

    Aurrekontuei dagokienez, 2026. urtekoen ildo jarraituan planteatzen dira. Aurrekontuaren zirriborroak partiden zifrak jasotzen ez dituen arren, Euskal Autonomia Erkidegoko diru-bilketa espero zena baino handiagoa izan da. Hori dela eta, CCOOk gehiengo sozialari mesede egiten dioten partidak handitzeko eskatu du, kalitatezko eta baliabide nahikoak dituzten zerbitzu publikoak indartuz.

    Txanda-kontratuan, CCOOk bakarrik bidali zizkion alegazioak instrukzioari orain arte; beraz, beste astebete luzatu da alegazioak egiteko, baina azaroan martxan jartzeko aurreikuspenari eutsi diote. Uztailean, CCOOk administrazioetako lan-kontratuko langileentzako txanda-kontraturako akordioa sinatu zuen, baina harrezkero Euskal Administrazioak ez du aurrera egin arlo horretan.

    Lanaldiari dagokionez, CCOOk gaurko bileran berriro planteatu du, Mahai Orokorretik asteko 32 orduko lanaldiaren negoziazioa Mahai Sektorialetara bideratu den arren, horiek negoziatu gabe jarraitzen dutela eta pilota Mahai Orokorrera itzultzen dutela. Enplegua sustatzeko eta banatzeko neurri bat da, baina une honetan ez dago horri buruzko negoziazio eraginkorrik inongo eremutan.

    EAEko administrazioek dute, oraindik ere, aldi baterako kontratuen tasarik altuena, eta, hala ere, ez Mahai Orokorrean, ez mahai sektorialetan, ez da behar besteko neurririk hartzen tasa hori murrizteko. Sindikatuaren iritziz, plantilla egonkorra eta enplegu duinekoa ezinbestekoa da kalitatezko zerbitzu publikoak mantentzeko.