Federación de Sanidad y Sectores Sociosanitarios de CCOO Euskadi | 29 marzo 2024.

Osakidetzak ez du parte hartu CCOO, SATSE, ELA, LAB, SME eta UGT sindikatuek lan harreman kontseiluan deitutako bileran

    Mahai Sektorialeko sindikatuek salatu dutenez, Osakidetzak berriro erakutsi du negoziatzeko borondaterik ez duela, eta uko egin dio Mahaian dagoen blokeoa gainditzeko urratsak emateari.

    11/11/2022.
    Osakidetza ez da agertu sindikatuek deitutako bileran.

    Osakidetza ez da agertu sindikatuek deitutako bileran.

    Zalantzarik gabe, Osakidetzak berriro erakutsi du bere jarrera inposatzailea eta negoziatzeko borondaterik eza. Gure osasun-sistema publikoak pairatzen dituen egiturazko arazoak gero eta larriagoak diren bitartean, Osasuneko Mahai Sektoriala blokeatuta dago.

    Premiazkoa da negoziazio kolektibo eraginkorra bultzatzea, Osakidetzaren egiturazko arazo larriei irtenbidea emateko. Horregatik, eta egoera desblokeatzeko asmoz, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuok Osakidetzako Zuzendaritza deitu genuen bilera batera LHKn. Oskidetza ez da hitzordura joan.

    Aurten bigarren aldia da LHKn horrelako deialdi bat egiten dugula, eta Osakidetza ez da horietako batera ere joan. Gogora dezagun behin eta berriz salatu dugula Mahai Sektoriala edukirik gabeko foroa dela, izaera informatiboa duela, eta Osakidetzak alde bakarrez planteatzen dituen gaiak bakarrik jorratzen direla. Bitartean, Osakidetzako razoak gero eta ugariagoak dira, eta konponbidea ematea gero eta premiazkoagoa da.

    Azpimarratu nahi dugu ez garela Mahai Sektorialera itzuliko benetako negoziazioa egon arte. Osasun Sailak Mahai hori erabili nahi du existitzen ez den negoziazio baten itxura emateko, eta sindikatuen parte hartzea erabili nahi du bere alde bakarreko erabakiak sindikatuekin negoziatu direla baieztatzeko. Dei egiten diogu Osakidetzari inposizioaren bidea utz dezan eta behingoz Osakidetzaren egiturazko arazo larriei hel diezaien.