Federación de Sanidad y Sectores Sociosanitarios de CCOO Euskadi | 20 abril 2024.

CCOO, SATSE, ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuek Osakidetza desegitearen eta lehen arretak bizi duen egoera larriaren aurka mobilizatzeko deia egin diete langileei eta herritarrei

    Sailburuak planteatutako gai askok, urteak daramatzate martxan, hala nola udako itxierak, ordutegien murrizketa edo zerbitzuen murrizketa eta zentralizazioa. Eusko Jaurlaritzak propaganda kanpainia bat hasi du bere benetako planak ezkutatzeko, Sagarduik argi eta garbi azaldu zituen arren. Horrek azpimarratu besterik ez du egiten mobilizazioak duen garrantzia, osasun publikoaren suntsiketaren aurrean.

    20/06/2022.
    Rueda de prensa anunciando las movilizaciones del día 22 y 26 de junio en defensa de la Sanidad Pública.

    Rueda de prensa anunciando las movilizaciones del día 22 y 26 de junio en defensa de la Sanidad Pública.

    Pasa den ekainaren 8an, Osasuneko Sailburuak oso adierazpen larriak egin zituen, eta argi utzi zituen Eusko Jaurlaritzak Osakidetzarentzat dituen planak: Lehen Arreta desegitea eta gainerako arreta-mailak prekarizatzea. Eta hori guztia pribatizazioaren, zerbitzu publikoen aurkako erasoaren eta osasun-aseguru pribatuen negozioaren bidean.

    Une horretatik aurrera, eta ikusita bai langileak baita gizartea, argi eta garbi agertu direla adierazitakoaren kontra, Eusko Jaurlaritzak bere propaganda tresna guztiak jarri ditu martxan. Gaizki ulertu genuela sinestea nahi dute eta Sailburuak, benetan, beste zerbait esan zuela argudiatzen dute.

    Hala ere, Sagarduiren hitzak oso argiak izan ziren. Sailburuak argi eta garbi esan zuen osasun zentroak itxiko direla; batzuk erizainek bakarrik artatuko dituztela; ospitaleetako espezializazioan sakontzen jarraituko dutela, edo, bestela esanda, gaur egun eskaintzen diren zerbitzuak itxiko dituztela, EAE osoan ospitale bakar batean eskaintzeko; eta herritarrak gehiago eta maizago mugitu beharko direla.

    Erabateko demagogia erakutsiz, Sailburuak kultura-aldaketatzat jo zuen osasun-sistema publikoaren desegitea, herritarrei eskaintzen zaien osasun-zerbitzuaren prekarizazioa eta plantillaren lan-baldintzen debaluazioa. Ohi den bezela, arabilitako aitzakia izan zen, berriro ere, langileen eskasia. Baina azpimarratu behar dugu eskasia hori erabaki politikoen emaitza dela eta gainera, eskasia hori existitzen ez den kategorietan ere erabiltzen saiatzen direla. Baina horren atzean dagoen errealitate bakarra da osasungintza publikoa indartzeko borondate eza, eta baita inbertsioa haunditzeko borondate eza.

    Pasa den ostiralean bertan, Lehendakariak Legebiltzarrean adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak Lehen Arreta indartuko duela eta plantillak handitu, berritu eta kontsolidatuko dituela. Salatu behar dugu Urkullu jaunak benetako errealitatea ezkutatu nahi duela. Uda honetan, ahi den bezela, Osakidetzak osasun-zentroak itxiko ditu; beste batzuen ordutegia murriztuko du; ez ditu langile askoren oporrak ordezkatuko; are gehiago gainkargatuko ditu epe horretan lanean egongo diren langileak; eta prekarizatu egingo du herritarrei eskaintzen zaien arreta.

    Hau da urtez urte aplikatzen den errezeta: prekarizatu, gainkargatu eta murriztu. Ez dago beste planik. Aurten, egoera larriagoa da. Osasun zentro batzuetan langileak ados jarri dira udan, zerbitzua ordutegi osoan eskaini ahal izateko, inolako murrizketarik gabe. Zentru horietan, ere, Osakidetza ordutegi murrizketa aplikatzen saiatu da.

    Langieen kontsolidazioari dagokionez, behin eta berriz salatu dugu Osakidetzak ez duela inolako borondaterik plantillak pairatzen duen behin-behinekotasun tasa izugarriekin amaitzeko: Osakidetzak 24.600 aldi baterako langile ditu eta 3.700 lanpostuetako estabilizazio EPE bat egingo du, behin-behinekotasun tasa %50ean mantenduz.

    Egoera horretan, mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoa da. Horregatik, CCOO, SATSE, ELA, LAB, eta ESK sindikatuok manifestazioa deitu dugu ekainaren 26rako, igandea, goizeko 12etan, Bilboko Jesusen Bihotzetik.

    Langileei eta herritar guztiei dei egiten diegu bertan parte har dezaten. Langile gisa, baina baita osasun publikoko paziente gisa interpelatzen gaitu Osakidetzako egoerak. Dagoeneko, atxikimendu ugari jaso ditugu: elkarte profesionalak, auzo elkarteak, gizarte mugimenduak eta bestelako eragileak. Aste honetan zehar, horiek lantzen jarraituko dugu.

    Horrekin batera, ekainaren 22an, Lehen Arretako zentroetan ezarriko diren ordutegi-murrizketak salatzeko helburuarekin, elkarretaratzeak eta itxialdiak egingo ditugu, arratsaldeko 17:00etan, Salburuako Osasun Zentroan (Gasteiz), Amara Prim Osasun Zentroan (Donostia) eta Deustuko Osasun Zentroan (Bilbo).Mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoa da. Guztion osasungintza dago jokoan.