Federación de Sanidad y Sectores Sociosanitarios de CCOO Euskadi | 29 marzo 2024.

CCOO, SATSE, ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuek manifestazioa deitu dute ekainaren 26an Bilbon Osasun Publikoaren defentsan

    Osasun Sailak ez du neurri efektiborik hartu Osakidetzaren egiturazko arazoak konpontzeko: langile falta, aurrekontuaren murrizketak, gehiegizko lan karga, Lehen Arretan eredu argirik ez egotea, langileen lan baldintzen okertzea… Osakidetza hiltzen uzten ari dira aldaketa kulturalez mozorrotuta.

    16/06/2022.
    Osakidetzako Erakunde Zentrala, Mahai Sektotialeko egoitza.

    Osakidetzako Erakunde Zentrala, Mahai Sektotialeko egoitza.

    Sagardui sailburuaren adierazpenek baieztatu egin dute Osasun Publikoa desegitearen estrategia, zerbitzuak okertuz herritaren parte bat aseguru pribatuak kontratatzera eramango ditu. Oraingoan, lehen arreta da kaltetua, profesionalen faltaren argudioa erabiliz murrizketekin jarraitzeko: zentroak itxi, aurrez aurrekoak ez diren hitzorduak, kupoak pilatu… Dena, Osasuna pribatizatzeko bidean.

    Osasun Sailak ez du neurri efektiborik hartu Osakidetzaren egiturazko arazoak konpontzeko: langile falta, aurrekontuaren murrizketak, gehiegizko lan karga, Lehen Arretan eredu argirik ez egotea, langileen lan baldintzen okertzea… Osakidetza hiltzen uzten ari dira aldaketa kulturalez mozorrotuta.

    Sagardui sailburua Osakidetzaren pribatizazioaren alde ari da, hori ez bada ez da arazoei aurre egiteko gai. Bi kasuetan ez litzateke bera izan behar Osasun Sailaren arduradun nagusia, ezta une batean ere, dimisioa aurkeztu behar du.

    CCOO, SATSE, ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuok 2019 urtetik daramagu egoera hau salatzen eta lan baldintzak hobetuko dituzten benetako neurriak eskatzen. Berriro ere dei egiten dizugu, zure lana defendatu eta gizartearen parte moduan kalitatezko Osasun Publikoa babesteko, gainontzeko herritarrekin batera, ekainaren 26an Bilbon 12:00etan Jesusen Bihotzetik Udaletxeraino egingo dugun manifestazioan parte-hartzera.

    26AN ZATOZ BILBORA!!!